Playrooms Escape Roomek bi jolas eskaintzen ditu: “Escape Oz” eta “Wonka’s Factory”. Hauek familietan pentsatzen eginak daude, eta beraz, haurrentzat egokituta daude.
Escape Oz:
“Oz-ko Magoa”-ren munduan kokatzen da. Bertan istorioaren pertsonai ezagunenak aurkituko dituzue puzleak ebazten dituzuen bitartean.
Hiru mailatan jolastu daiteke, taldekideen adinaren arabera.
Adin minimoa 6 urte dira.
Taldeak gehienez 6 pertsonakoak dira.
Jolasak 45min irauten ditu
Wonka’s Factory:
“Charlie Txokolatezko Fabrikan” ipuinaren Willly Wonkaren fabrikan kokatzen da. Zuen misioa fabrikan sartzea eta goxoki erraldoi bat aurkitzea izando da ordu bat pasa baino lehenago.
Haurrentzat egokitu daiteke baina gomendagarria da taldea helduek osatzea.
Gehienez 5 pertsona parte hartu dezakete, haurrentzako bertsioan 6.
Erreserbak escape roomaren webgunearen bitartez egin ahal dira. Zalantzarik izanez gero haien webgunean “kontaktua” atal bat dago.
4.4/5 - (16 votes)